Nola kolaboratu

Euskal Herria Sozialista

Sozialismo zientifikoak, langile klasearen programa iraultzaile bezala bere oinarriak ezarri zituenetik, betidanik eskaini izan dio arreta arazo nazionalari eta nazionalitate zapalduen askapenaren aldeko borrokari.

 

Marxek eta Engelsek proletalgo iraultzailearen ikuspuntua hartu zuten arazo nazionalaren aurrean: “Beste herri bat zapaltzen duen herriak ezin du inoz libre izan”. Modu honetan nazio zapalduen autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka bandera iraultzailean idatzia izan zen. Baina edozein zapalkuntzaren aurkako adierazpen erabateko honek, ez zuen inolaz ere marxismoa nazionalismo burgesaren edo burges txikiaren aurrean makurtu zenik suposatu. Guztiz kontrakoa, programa marxistaren esentzia bera langile internazionalismoa da, langile klasearen borroka batua muga nazionalen gainetik internazionalki antolatzen den etsai baten aurka, klase kapitalistaren aurka alegia, zeinak merkatu ekonomiko mundial bakar bat eratu duen. Lehen Internazionalaren gerra oihua, Mundu guztiko langileok, elkar zaitezte!, ikuspuntu honen adierazpenik amaituena da.

 

Horrexegatik, gaur inoz baino gehiago, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka eta lurralde batasunaren aldekoa gizartearen aldaketa sozialistari erabat erroturik daude, hau da, Estatu espainiarreko eta frantziarreko kapitalismoaren suntsipenari. Euskal Herria Sozialista bultzatzen dugunok erabat konbentziturik gaude marxismo iraultzailearen programa gure herriak bizi duen zapalkuntza nazionala ebazteko eta langile klase eta gazteri euskal herritarraren benetako askapena bermatzeko bide kontsekuente bakarra dela.

 

Kolaboratu Euskal Herria Sozialistarekin! Zabal itzazu marxismo iraultzailearen ideiak!

 

Euskal Herria Sozialista Aldizkaria jasotzeko, gurekin kolaboratzeko, marxismoari buruz hitzaldiak antolatzeko edo ideia hauekin interesatuta bazaude, JARRI HARREMANETAN:

tel: 685720939

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Informazio gehigarria