Mundua

Kapitalismoa amildegi ertzean. G7 EZ!

E22ko MANIA

Manifestazioa Ekainak 22, 17:00tan Donostiako Easo plazatik

2008ko krisitik hamar urte igaro direnean, sistema kapitalistak ezin du orekarik eskuratu. Multinazional eta bankaren enpresari handiek, eta beren ordezkari diren gobernuburu inperialistek kapitalismoa krisi berri eta gogorrago batetarantz daramate. G7aren moduko gailur eta bilkuren azken xedea, krisia ekiditea baino, hori langile klaseari ordainaraztea izaten da. Azken batean, nazionalismo ekonomikoa eta botere inperialisten arteko lehia, langileak gogorren zapaltzeko norgehiagokan oinarritzen da. Soldatak izoztuz, prekarietatea hedatuz eta esplotazioa areagotuz lortzen da, esaten digu hemen ere euskal patronalak eta EAJk, merkatuan lehiakor izatea.

Gehiago irakurri: Kapitalismoa amildegi ertzean. G7 EZ!

Bost urte atzeraldi handian eta mundu mailako klase arteko borrokan. Errekuperazio ekonomikorantz?

Bost urte pasatu dira subprime hipoteken leherketatik eta Estatu Batuetako eta Europako finantza sistema hondoratu zenetik. Aldi honetan sistema kapitalistak trastorno orokortu bat sufritu du, 1929ko cracka eta 30. hamarkadako gorakada iraultzailea eragin zuenarekin eta XX. mendeko 70. hamarkadako langile mugimendu indartsu eragin zuenarekin bakarrik konpara litekeena. Egoera honetan beharrezko egiten da nazioarteko ekonomiak, propaganda burgesak iragartzen duen bezala, errekuperazioa izango duen ala, aitzitik, estankamentua eta atzeraldia denboran gehiago luzatuko den aztertzea.

Gehiago irakurri: Bost urte atzeraldi handian eta mundu mailako klase arteko borrokan. Errekuperazio ekonomikorantz?

Marokoko irakasleak greba mugagabean

Azaroaren 15ean Marokoko Irakasle Lizentziatuen Koordinadora Nazionalak greba mugagaberako deia egin zuen irakasle lizentziatuen aurkako murrizketen eta soldata jaitsieren aurka. 5000 irakasle inguru atera ziren Rabat hiriburuan.

Gehiago irakurri: Marokoko irakasleak greba mugagabean

Errepresio sindikalaren aurkako Greba Orokorra Hego Korean

Hego Korea da munduko herrialde industrializatuenetako bat eta langile klase indartsu eta borrokalarienetako bat dauka. Klase honek diktadura gogorrak eta gobernu autoritarioak jasan ditu. Demokrazia burgesa ez zen ezarri berandura arte, 1987ra arte alegia. Eta ustezko demokrazia honek grebak antolatzen dituzten sindikalistak zigortzen ditu.

Gehiago irakurri: Errepresio sindikalaren aurkako Greba Orokorra Hego Korean

Mendebaleko inperialismoaren lehia Errusiaren aurka: Europaren aldeko iraultza Ukrainan?

Ukrainan protestak etengabekoak izan dira azaro amaieraz geroztik. Komunikabideak bete dituzte eta herri ukrainarrak Europar Batasunean sartzeko eta Errusiaren eraginetik ihes egiteko duen gogoaren isla balitz bezala saldu dute. Dena dela, kapitalismoaren komunikabideen lainoa zeharkatzen badugu, ikusiko dugu gertakariak ez datozela bat bertsio interesatu honekin eta tentsio sozial handiagoa islatzen dutela.

Gehiago irakurri: Mendebaleko inperialismoaren lehia Errusiaren aurka: Europaren aldeko iraultza Ukrainan?

Informazio gehigarria