Liburu kritika: Etengabeko iraultza (Leon Trotsky)

Etengabeko iraultzaren teoria Trotskyk garatua izan zen 1904ean. Teoria bikain honek baieztatzen zuena zera zen, nahiz eta langile errusiarrek betebeharreko eginkizun objetiboak iraultza demokratiko burgesaren eginkizunak izan, inperialismoaren garaian, “burgesia nazionala”, alde batetik feudalismoaren hondakinei eta bestetik kapital inperialistari estuki loturik zegoela eta ondorioz erabat ezgaitua zegoela bere eginkizun historikoak betetzeko.

Marxek eta Engelsek lehen ere azaldu zuten burgesia liberalaren usteltasuna eta bere paper kontrairaultzailea. Burgesia eta kontrairaultza(1848) artikuluan Marxek honako hau zioen:

“Alemaniako burgesia hainbesteko ahuleziarekin garatu zenez, hain koldar eta hain mantso, feudalismoari eta absolutismoari modu mehatxatzailean aurre egin zionean, langileriaren eta honen interes eta ideia berberak zituen biztanleria hiritarraren kapa guztien oposizioarekin aurkitu zen. Eta ez zen atzean zuen klasearengatik soilik izutua izan, baita aurrean zuen Europa osoagatik ere. Burgesia prusiarra ez zen, 1789ean burgesia frantsesa izan bezala, gizarte zaharraren ordezkarien aurrean, monarkiaren eta nobleziarenean, gizarte moderno guztia ordezkatzen zuen klasea izan”.

Europan, iraultza demokratiko burgesaren garaiean ere, Marxek eta Engelsek errukirik gabe atera zuten gainazalera burgesiaren paper koldarra eta kontrairaultzailea eta behin eta berriz azaldu zuten langileek erabateko klase politika independentea mantendu behar zutela, ez soilik burgesia liberalarekiko, baita burgesia txiki demokratiko zalantzatsuarekiko ere.

Gaur egun egoera are eta argiagoa da. Herrialde kolonialetako burgesia nazionala beranduegi sartu zen historian, mundua jada zenbait potentzia inperialistek banandurik zegoenean. Ez zen paper aurrerakoirik jokatzeko gai izan eta maisu kolonial zaharren menpeko jaio zen erabat. Asiako, Amerika Latinoko eta Afrikako burgesia ahul eta degeneratuak menpekotasun handiegia du atzerriko kapitalarengan eta inperialismoarengan eta mila harik lotzen dute bertako lurjabe handiekin. Elementu hauen arteko desberdintasuna edozein dela ere, hutsalak dira masen aurrean elkartzen dituzten beldurrarekin alderatzen baditugu. Soilik langileriak, nazioaren buru jarrita, nekazari txiro eta hirietako behartsuekin aliaturik, ebatz ditzazke gizartearen arazoak. Boterea hartzeko aukera izango luke eta baita iraultza demokratiko burgesaren eginkizunak betetzekoa ere (funtsean nekazal erreforma, herrialdearen batasuna eta benetako independentzia bermatuko lukeen askatasuna atzerriko menpekotasunetik). Baina behin boterean dela, langileriak ezin du hor gelditu, neurri sozialistak ezartzen hasi behar du kapitalistak desjabetzeko. Eta eginkizun hauek herrialde bakarrean soilik bete ezin daitezkeenez, gehienbat herrialde atzeratu batean, nazioarteko iraultzaren hasiera izango litzateke. Iraultza “etengabekoa” da bi zentzutan: eginkizun burgesetatik hasten delako eta eginkizun sozialistekin jarraitzen duelako, eta herrialde batean hasten delako eta maila internazionalean jarraitzen duelako.

Hori da kapitalismotik eta inperialismotik emantzipatzen hasteko bide bakarra. Trotskyk liburu honetan azaltzen du bere teoria iraultzailea, historiak behin eta berriz arrazoia eman dion teoria: Etengabeko Iraultza.

 

Informazio gehigarria