Liburu kritika

Federiko Engels Fundazioaren berrargitalpen berria: V. I. Leninen “El imperialismo, fase superior del capitalismo”

1916eko udaberrian idatzi zuen Leninek marxismoaren klasiko bilakatu den testu hau. Bertan mundu mailako ekonomiaren garapenaren eta garaiko potentzia kapitalista nagusien arteko erlazio internazionalen ikuspegi orokor bat azaltzen du autoreak, XIX. mendeko azken mende laurdenetik  mundu gerra hasi zen urtera arte, 1914. Idatzi honen helburua inperialismoa, funtsean, zertan datzan argitzea da, bere oinarri ekonomikoa ulertaraztea eta langileen abangoardia ideologikoki armatzea, burgesia nazional ezberdinek nahiz Bigarren Internazionaleko buruzagi sozialdemokratek, bere dekadentzia politikoan, elikatzen zuten chauvinismoari aurre egiteko.

LiburuaArgazkia

Gehiago irakurri: Federiko Engels Fundazioaren berrargitalpen berria: V. I. Leninen “El imperialismo, fase...

Federiko Engels Fundazioaren argitalpen berria: David Riazanoven “Marx y Engels”

Federiko Engels Fundazioaren argitalpen berri honek material zoragarri eta bidegabeki ahaztua dakarkigu: David Riazanov boltxebikeak 1922an Moskuko Akademia Sozialistan emandako bederatzi hitzaldiak. Alderdi Komunistako koadroei zuzendutako saio hauetan, Riazanovek Marx eta Engelsen bizitza eta beren lan iraultzailea aurkeztu zituen: “Gai erabat historikoa landuko dut, baina, era berean, lan teorikoa ezartzen diot neure buruari; izan ere, Marx eta Engels maisuez mintzatuko naiz, hauek interesgarri dira historiaren ikuspuntu materialistaren autore eta sozialismo zientifikoaren sortzaile baitira, eta beren metodoa, beren ikuspuntua aplikatuz egin nahiko nuke”.

ArgazkiaLiburu

Gehiago irakurri: Federiko Engels Fundazioaren argitalpen berria: David Riazanoven “Marx y Engels”

Azpikategoria

Informazio gehigarria