Huerta de Peraltako langileak greba mugagabean

  • Inprimatu

Aski da! Patronalaren eta poliziaren errepresiorik ez!

Huerta de Peralta

Urtarrilaren 7an denok Iruñera. Manifestazioa 12:30tan Udaletxeko Plazatik.

Huerta de Peraltako langileak greba mugagabean daude abenduaren 26tik, beste batzuen artean, kaleratuak izan ziren lau lankide beren lanpostuetan jarraitu dezaten. Enpresa honek 130 langile baino gehiago ditu, ia denak etorkinak. Barazkigintza eta nekazal sektorean Nafarroan dagoen handienetakoa da. Aurreko urtera arte ez zuen ordezkaritza sindikalik. Egun, lantegiko Komite bat dauka LABetik 6 delegatu dituena, 2 CCOOtik eta 1 UGTtik.

Langileek gogorarazi dute Huerta de Peraltan baldintza benetan tamalgarriak zeudela. Lanegun amaigabeak zituzten, hitzarmenean ezarritakoa baino gutxiago kobratzen zuten, ez zuten oporraldirik eta kontratuetan irregulartasunak zeuden. Lanetik kanporatuak izateko mehatxupean zeuden baldintza hauek onartu ezean. Horregatik, egoera honen aurrean antolatzea erabaki zuten eta beren eskubideak aldarrikatzea, aurrerapen handiak lortuz.

Langile batek azaltzen duen moduan: lehen 10, 12 edo ordu gehiago egin behar genituen lan soldata miserable bat lortzeko. Orain nomina bat dugu, hitzarmenak ezarritako laneguna egiten dugu eta ezarritako soldata kobratzen dugu. Aldaketa horiek enpresaburuen mendeku gosea eragin dute, 6 langile kaleratuz erantzun duelarik. Komitearen gehiengoak 24 orduko geldialdia deitu zuen eta mobilizazioak joan den azaroaren 12an. Enpresak ez zuen onartu eta komitearen gehiengoak abenduaren 26tik aurrera greba mugagabea deitzea erabaki zuen.Peralta MayJe

Lehen egunetik bertatik polizia andana bidali zituzten piketearen aurka, batez ere Forala, noski, polizia oro bezala, enpresariak defendatzera. Hasieratik borrekin kolpatu zituzten langileak. Hilaren 28an errepresioa handiagoa izan zen, hainbat langile zaurituz, horien artean Hosseyin Yagoubi , LABeko delegatu eta enpresa komiteko lehendakari.

Langile hauen borrokak Nafarroako baratzeetako benetako aurpegia zein den erakusten ari da. Azken asteetan Nafarroan hainbat pertsona atxilotu zituzten lan esplotazioa dela eta, orduko 2 euro ordaintzeagatik, hainbat Gizarte Segurantzarik gabe, eta baldintza penagarrietan eta pilaturik biziz, eta hori ere eguneko 20 eta 25 euro kobratu. Egoera hau ez da hirugarren munduan ematen, “lehen munduko” lurralde batean baizik eta Nafarroako instituzioek horrekin moztu beharko lukete.

Huerta de Peralta enpresak 280.000 euro baino gehiago jaso ditu laguntza publikoetan. Horrela erabiltzen dute sektoreko enpresek diru publikoa, kapitala pilatzeko eta bitartean inpunitate osoz langileak esplotazio gogorrenera eta pobreziara jazartzen dituzte.

27an nekazal sektoreko patronala den UAGNren sede aurrera joan ziren. Hauek publikoki diskurtso arrazista batekin langileen aurka jo zuten, iruzurtiak direla eta ez dituztela zergak ordaintzen egotziz. Gainera, Felix Bariain patronalaren presidenteak DBEari (RGI) egotzi zion uzta biltzeko langileak ez aurkitzearen errua. Argi dago, eskaintzen dituzten baldintzekin gutxik egin nahiko dutela lan beren barrutietan.

Urtarrilaren 4a borroka egun garrantzitsua izan da langileentzat. 350 bat pertsona urbildu dira piketeak indartu eta babesa ematera. Ezker Iraultzaileko kideak ere bertan izan ginen. Klaseko kontsignak protagonismo osoa hartu dute borroka honetan, "Esta huelga la vamos a ganar", “Nativa o extrangera la misma clase obrera", "Huertas de Peralta explotadores, ladrones" edo “Hemos decidido, hemos acordado obrero despedido patrón  colgado". Urtarrilaren 7an manifestazio garrantzitsua egingo da Iruñean, langileak berriro lanpostuetan hartzeaz gain langile hauen eta orokorrean gure klasearen bizi baldintza duinak aldarrikatzeko. 12:30etan abiatuko gara Udaletxeko Plazatik.

Gora langileon borroka!!

Gora klaseko elkartasuna!!

Jo ta Ke, Irabazi arte!!