Historia

Rosa Luxemburgo: iraultzaile erosezina

Urtarrilaren 15ean 100 urte bete dira Rosa Luxemburgo erail zutenetik Karl Liebknechtekin batera. Iraultzaile handia, militante internazionalista eta marxismoaren teorialaria, bere bizi, indar eta adimen osoa gizartearen eraldaketa sozialistari eskaini ziolako hil zuten.

DwzCBkrX4AI73MI

Gehiago irakurri: Rosa Luxemburgo: iraultzaile erosezina

78ko erregimenarekin hautsi!

Gizartearen eraldaketa sozialistaren alde borrokatu!3marzo

40 urte bete dira 1978ko Konstituzioa indarrean jarri zenetik, hain zuzen ere, bertatik jaio zen erregimena erabat hondoa jota dagoen testuinguru batean. Sistema kapitalistaren krisi orokorrak, 2007an hasi eta harrez geroztik inposatu dizkiguten austeritate eta eskubideen murrizketa politikek, legitimitate guztia kendu diote Trantsizioaren akordioen eskutik jaiotako instituzioei. Gero eta gordinagoa den polarizazio sozialeko testuinguru honetan, inoiz baino argiago ikusten da, konstituzioaren aldarri arranditsuen azpian, klase kapitalistaren menperatzea baino ez dagoela.

Gehiago irakurri: 78ko erregimenarekin hautsi!

Errusiako Iraultzatik 100 urtera: 1917ko urria. Langile klaseak boterea hartu zuen

[Gaztelaniaz]

Gehiago irakurri: Errusiako Iraultzatik 100 urtera: 1917ko urria. Langile klaseak boterea hartu zuen

Martxoak 8 eta emakume langilearen borroka

105 urte pasa dira nazioarteko lehenengo emakume langilearen eguna ospatu zenetik. 1910ean proposatu zuen Clara Zetkin komunistak martxoaren 8a izatea emakume langilearen nazioarteko eguna. Kopenhagen egin zuen proposamena Emakume Sozialista Internazionalistek antolatutako II. Konferentzian, eta berdintasun eskubideak eta sufragio unibertsala sustatzea eta indartzea zuen helburu. Urte bete geroago ospatu zen borroka egun hau Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan.

ArgazkiaEmakume2

Gehiago irakurri: Martxoak 8 eta emakume langilearen borroka

Pazkoko altxamenduaren 100. urteurrena Irlandan, James Connollyren ondarea.

1916ko Pazko Astelehenean, Irlandako Herri Ejertzitoa eta Boluntario Irlandarrak Inperio Britainiarraren aurka altxa ziren Irlandarentzat askatasuna lortu eta errepublika irlandarra sortzeko helburuarekin. Altxamendu honen oinarrian, mendeetan zehar Inperio britainiarraren eta kapitalismoaren menpean jasandako zapalkuntza nazionala zegoen. Zapalkuntza honek interes britainiarrekin estuki lotuta zeuden kapitalista irlandarren eta hierarkia katolikoaren laguntza izan zuen. Apirilaren 24tik 30era iraun zuen altxamenduak Dublingo kokagune garrantzitsuak hartzea lortu zuen eta mugimenduko buruek Irlandako Errepublika Independentea aldarrikatu zuten. Sei egun hauen ondoren armada britainiarrak mugimendua garaitu zuen.

 james connolly swf

Gehiago irakurri: Pazkoko altxamenduaren 100. urteurrena Irlandan, James Connollyren ondarea.

Azpikategoria

Informazio gehigarria