LOMCEri ez! Urriaren 12an denok Bilbora!

Beharrezkoa da Ikasle Sindikatuak-Sindicato de Estudiantesek deituriko borroka astea babestea!

 

Joan den ikasturtea, gazteriaren eta hezkuntza komunitatearen mobilizazio indartsuak markaturik egon zen estatu mailan, diktadura frankistaren erorketatik eskola publikoari egin zaion eraso handiena geldiarazteko: hezkuntza kontraerreforma (LOMCE) eta PPren murrizketak.

 

Ikasturte honen hasieran, PPren gobernuak, bere LOMCEa onartzeko asmoarekin jarraitzeaz gain, udarako hilabeteetan zehar beken dekretu berri bat onartu du. dekretu horrek Estatu guztian unibertsitateko 100.000 ikasle kanporatuko ditu ikasketak ordaintzeko dirurik ez edukitzearen arrazoi hutsagatik. PPren gobernuak daraman hezkuntza politiken izaera klasista eta segregatzailea nabarmena eta agerikoa da. Bere helburua, hezkuntza kalitatea ordain dezakeenaren eskura eta zerbitzura bakarrik dagoen eredua ezartzera itzultzea da eta, era berean, hezkuntza publikoa azken hamarkadetan ezagutu dugun moduan deuseztea. Erasoak ez dira geratzen: tasazoak unibertsitatean eta Labide Hezkuntzan (aurreko urteetakoei gehitzen zaizkienak), batez ere Madrilgo Komunitatean, unibertsitate tasak bataz beste ia %30 igo dira eta LHaren kostua 180tik 400 eurotara igo da; irakasleen kaleratzeak edota jubilatzen direnak ez ordezkatzea, milaka gazte prekarietate tamalgarrian utziz. Hau da Catalunyaren kasua, joan den ikasturtean baino 20.674 ikasle gehiago egonik aurten, CiUk irakasle bat gehiago ez kontratatzeko agindua eman du; edo Murtziako Komunitatean, ez dituztenez nahikoa ordezko hartzen, aurreikusten da kurtsoan zehar 5.000 ikasle egongo direla irakaslerik ez daukatenak, irakasle titularraren baja egoten denean.

 

Hori guztia gertatzen den bitartean, behar gehien duten familiak beren kabuz moldatzera utzirik jarraituko dute, izan ere, jantokiko eta liburuetako bekak oso hurrun daude orain dela bi ikasturte zirena izatetik. Madrilgo Komunitate Autonomoan (MKA), adibidez, 2011an 59 milioi euro zuzentzen baziren kontzeptu horietara, ikasturte honetan 19 milioi eskasetan geratu dira. Honela, diru laguntza horiek eskuratzen zituzten familien kopurua 421.000 familietatik 181.000 izatera pasa da, egoera ekonomiko askoz okerrago batean eta ikasturtea hasteko ikasleko bataz beste 600 euroko kostuarekin.

 

Hain zuzen ere, MKAko gobernuak, PPrenak, buru belarri jarraitzen du eskola publikoa deusezten abangoardia izateko. Maiatzean zehar matrikula unibertsitario garestituak ezin ordaintzeagatik 7.000 ikasle kanporatuak izateko zorian utzi zituen gobernu horrek berak, eskola pribatu kontzertatuari eskeintzen dion diru publikoa blindatzen du. Kontzertatuari beren aurrekontuen %3,4 murriztuko zaien bitartean, eskola publikoak %13,5ekoa pairatuko du, bigarren hezkuntzako institutuetan %21,7ra iristen delarik murrizketa, pribatu-kontzertatuetako %2,6aren aurrean. Eraso guzti horiek dituzten eraginak oso agerikoak dira: MKAk 11 zentro publiko itsi ditu, eskola publikoetan fisioterapeutak eta herizainak kaleratu ditu, modu horretan, mugagabe ez kontratatu behar izateko, eta ikasturte hau 1.500 irakasle gutxiagorekin hasten da. Hori da eskuinak hainbeste errepikatzen duen kalitatearen eta bikaintasunaren bilaketaren benetako aurpegia!

 

Borroka eraginkor eta bateratua

 

Gezurra da murrizketak "dirurik ez dagoelako" egiten direla. PPk banketxeei funts galduan entregatu dizkion 61.000 milioi euroren laurdenarekin bakarrik mundu guztiarentzat bitarteko hoberenekin eta bikaintasun handiena duen hezkuntza publiko bat edukiko genuke. Gazteok ez dugu nahi eta ez dugu behar inongo mezenas aberatsek apadrinatzea. Egin behar dena diru publikoa, gure familien lan eta esfortzurekin eratzen dena, gizartearen gehiengoaren interes eta beharrak asetzera bideratzea da eta ez bankuak eta administrazio kontseiluak erreskatatzera, osasungintza eta hezkuntza publikoaren aurrekontu guztiak jaten dituztela, beste partida askoren artean.

 

PPren proiektua bat dator prestatu nahi diguten etorkizunarekin: esku lan merkea izan behar badugu lan prekarioekin eta miseriazko soldatekin... zertarako mantendu hezkuntza publiko on bat? Alderdi Popularrarentzat LOMCEa eta gainerako hezkuntza konraerreformak onartzea aspektu estrategiko bat bihurtu da, egon den ikasle eta gazte kualifikatuen kopuru handiena paretik kentzeko. Hortik dator bere erasoak mantentzeko duen persistentzia, Wert ministroa eta Rajoyen Gobernua jasaten ari den desgasteaz gain.

 

Aurreko ikasturteko urrian eta otsailean Ikasle Sindikatuak-Sindicato de Estudiantesek 72 orduko bi greba deitu zituen. Ikasleen parte hartzea masiboa izan zen bietan, baita irakasleen eta gurasoen babesa ere. Maiatzaren 9an hezkuntza komunitate guztian egin zen greba orokorrean (haur hezkuntzatik unibertsitatera), parte hartzea berriz ere masiboa izan zen (Euskal Herrian izan ezik, gehiengo sindikalak ez baitzuen babestu), argi utziz PPren gobernua erabat isolaturik zegoela LOMCEa defendatzen eta borroka grinak goran jarraitzen zuela hurrengo ikasturterako.

 

Modu zuzen batean, orain Ikasle Sindikatuak honakoa defendatzen du: "beharrezkoa da aurreko ikasturteko borrokarekin jarraitzea maila altuago batera eramanez, oraindik eta sendoagoa, masiboagoa eta antolatuagoa eginez, ikasle guztiak inplikatuz gure gurasoekin eta irakasleekin batera. Zentzu honetan, joan den maiatzaren 9ko hezkuntzako greba orokor arrakastatsutik abiatuz, irakasleen sindikatuei eta gurasoen erakundeei 72 orduko greba bateratu bat aurrera eramatea proposatu diegu, presioa ahalik eta gehien biderkatzeko eta Wert ministroaren dimisioa eta bere erasoak erretiratzea behartzeko".

 

Zentzu honetan, Ikasle Sindikatuak Mobilizazio Aste baterako deia zabaldu du ikastetxe guztietara urriaren 21etik 25era, hiru eguneko grebarekin (urriaren 22, 23 eta 24).  Aste honen gailurrean, urriaren 24ean, greba orokorra zabalduko da hezkuntza komunitate guztira, gurasoetara, irakasleetara eta ikasleetara, grebara deitzen baitute irakasleen sindikatuek (CCOO, UGT, STES eta CGT) eta CEAPAk ere. Uste dugu funtsezkoa dela euskal gehiengo sindikalak eta Ikasle Abertzaleakek mobilizazio hauekin bat egitea borroka Hego Euskal Herrian zabaltzeko.

 

Aldi berean, gure babesa adierazi nahi dugu EAEko hekuntza kontzertatuan sindikatu guztiek (ELA, LAB, CCOO, STEE-EILAS eta UGT) murrizketen aurka eta hitzarmen berriaren alde irailaren 26ean greba bat deituaz hasiko duten borrokari. Hain zuzen ere, urriaren 21etik 25erako astean emango du borroka honek hurrengo pausoa, manifestazioekin, lanuzteekin eta elkarretaratzeekin, Ikasle Sindikatuak deituriko mobilizazio astearen data berdinetan. Beharrezkoa da borroka hori hezkuntza komunitate guztira zabaltzea, hezkuntza publikora nahiz unibertsitatera, ikasle eta gurasoetara, murrizketen eta LOMCEaren aurkako mugimendu zabal batean. LOMCEa errotik geratzeko, murrizketa guztiak atzera botatzeko nahiz hezkuntzako lanpostuak eta lan baldintzak defendatzeko modu eraginkorrena, eta bakarra, elkarturik eta irmotasunez borrokatzea da, ahalik eta golpe indartsuena jotzeko erasoen eta murrizketen erantzule diren gobernuei: PPrena nahiz UPNrena eta PNVrena.

 

PPek hezkuntzaren arloan hartu nahi dituen neurrien aurkako borrokaren momentu erabakigarrian gaude. Rajoyen gobernuak eta Wert ministroak beren legeak hurrengo hilabeteetan onartzea aurreikusita daukate. PPren gobernuak ez badu atzera egiten badago indarra eta badaude baldintzak mobilizazioarekin jarraitzeko eta hori gogortzeko. Hezkuntzako borrokak gizartearen gehiengoaren mirespena du eta mobilizazio orokor are eta indartsuago batean eralda daiteke, PPren gobernuaren planak atzera botatzea lortuko duena.

 

 

Informazio gehigarria