Gazteria

Urriaren 26an ikasle Greba Orokorra • Kanpora PPren errebalida frankistak!

urriak26 kartela

Eskuorria jaitsi         Kartela jaitsi

PPk dekretuz eta ezkutuan onartu ditu errebalida frankistak Borrokara itzuli erasoa gelditzeko!

Udaren erdian, uztailaren 29an, Mariano Rajoyren Ministro Kontseiluak dekretuz onartu du kurtso honetan bertan sartuko direla indarrean DBH eta Batxilergoko errebalida frankistak. Egun diru publikoaren kontura erregeen moduan bizi den Jose Ignacio Wertek prestatu zituen errebalida hauen helburua oso argia da: hezkuntza sistematik ahalik eta azkarren milaka gazte bidaltzea, horietako askok behin betikoz ikasketak uztera behartuz bigarren hezkuntzako titulurik ere eduki gabe.

120916 contra la revalida

Gehiago irakurri: PPk dekretuz eta ezkutuan onartu ditu errebalida frankistak Borrokara itzuli erasoa gelditzeko!

Ikasle Abertzaleaken eta Euskal Herria Sozialistaren Donostiako manifestazioko komunikatua

Gaur goizean Donostian 3+2 dekretuaren aurka mobilizatu garenak milaka izan gara. Ikasle Abertzaleakek eta Euskal Herria Sozialistak antolatutako mobilizazioaren amaieran irakurri den komunikatua duzue hemen.

Gehiago irakurri: Ikasle Abertzaleaken eta Euskal Herria Sozialistaren Donostiako manifestazioko komunikatua

Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Sindikatua 3+2 dekretuaren aurka

Pasa den ostiralean 3+2 dekretua onartu zuen PPren gobernuak. Ikasle Abertzaleakek eta Ikasle Sindikatuak ezezko biribila eman diote hezkuntza publikoaren aurkako eraso berri honi. Otsailaren 26an kalera ateratzeko deia egin du Ikasle Abertzaleakek eta Ikasle Sindikatuak berriz ikasleen greba orokorra deitu du otsailaren 25 eta 26rako. Euskal Herria Sozialistatik beharrezkoa ikusten dugu dekretu honen aurka mobilizatzea. Otsailaren 25 eta 26ko greba babesteaz gain, 26an ekintza batasunean mobilizatzeko deia egiten diegu bi ikasle erakundeei. Aldi berean, beharrezkoa da irakasleen sindikatuek ere ikasle erakundeek deitutako mobilizazioak babestea. Osasun publikoaren aldeko borrokan bezala (ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO UGT eta ESK ekintza batasunean ari dira) funtsezkoa da modu bateratuan mobilizatzea eta eraso honen aurkako borroka sendoa antolatzea.

EAJk eta PPk hezkuntza publikoa suntsitzen jarraitzen dute

Beharrezkoa da Ikasle Sindikatuak urriaren 21, 22 eta 23rako deitu duen 72 orduko greba orokorra babestea!

Hasiera batean, EAJk Wert ministroaren kontraerreforma praktikan jarriko ez zuela iragarri bazuen ere, ekainean Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak irailetik aurrera LOMCEa ezartzeko agindua eman zuen. “Behartuta” egin duela esan arren, garbi dago EAJk eta PPk klase berberaren interesak babesten dituztela.

 

Gehiago irakurri: EAJk eta PPk hezkuntza publikoa suntsitzen jarraitzen dute

Azpikategoria

Informazio gehigarria