Feminismo iraultzaile eta antikapitalista

Feminismo iraultzaile eta antikapitalista

Bitan zapalduak, bitan iraultzaileak

Milioika gara mundu osoan zehar mobilizazio sozialen buruan jarri garen emakumeak: Latinoamerikako “Ni una menos” mugimendua, abortuaren legeztatzearen aldeko borroka Argentinan edo Bolsonaroren aurkako mobilizazioak Brasilen, “Ele Não” [Bera ez] oihuen erritmoan. Kapitalismoa dekadentzia organikoan dago, eta azken 10 urteotako krisi ekonomikoak, kontrarreformek, prekaritateak eta murrizketek klase borroka gogortzera eraman dute. Emakume langileok eragin handia dugu borroka sozialean gure kate propioak askatzen ditugunean, guk zapalkuntza bikoitza, klasekoa eta generozkoa, jasaten baitugu. Horretaz konturatu da, noski, klase dominatzailea eta bere interesak babesteko prestatzen ari da.

53456311 2231338073588246 2130153747018416128 o

Gehiago irakurri: Bitan zapalduak, bitan iraultzaileak

M8: historia egin dugu berriro! Milioika pertsona kalean indarkeria matxistaren eta zapalkuntza kapitalistaren aurka!

  WhatsApp Image 2019 03 09 at 17.47.15

Gehiago irakurri: M8: historia egin dugu berriro! Milioika pertsona kalean indarkeria matxistaren eta zapalkuntza...

EAJk emakume langileen eskubideak erasotzen ditu

8m huelgafem

Hipokresiarik ez! Kanpora EAJ eta eskuina M8tik!

Ohikoa duen hipokresiarekin, EAJ Euskal Herriko martxoaren 8ko grebara eta mobilizazioetara batzen saiatzen ari da. Bere afiliatuei eta ordezkariei greba onartzeko askatasuna emateko mezua zabaldu du, helburu argia batekin: apirileko eta maiatzeko hauteskundeetara begira aurpegia garbitu eta borroka feministak duen klaseko eduki antikapitalista desegin nahi dute.

Gehiago irakurri: EAJk emakume langileen eskubideak erasotzen ditu

MARTXOAK 8: 24 ORDUKO GREBA OROKOR FEMINISTA!

M8 2017

Indarkeria matxistarik ez!

Justizia patriarkal eta frankistarik ez!

Zapalkuntza kapitalistaren, murrizketen eta prekarietatearen aurka!

Artikulua eta materiala libresycombativas.net orrian

Gehiago irakurri: MARTXOAK 8: 24 ORDUKO GREBA OROKOR FEMINISTA!

EAJ eta PSEren Eusko Jaurlaritzak prostituzioa erregulatu nahi du

Hipokresiarik ez! Geure gorputzak ez dira merkantzia!

 

Eusko Jaurlaritzak prostituzioa erregulatu nahi du Ikuskizun Publikoen eta Jolas Jardueren Legearekin. Dekretuaren proposamenean putetxeak “sexu aisiko jarduerak modu libre eta independentean egiten diren konkurrentzia publikoko establezimendu” gisa definitzen ditu. Horrela, EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritza Estatu espainiarreko alderdi kapitalisten buruan jarri da, emakumeen gorputzen esplotazioa beste edozein negozioren parean jartzen saiatzeko, proxenetak mafioso izatetik enpresari errespetagarri bihurtzeko bidean.

pse pnv

Gehiago irakurri: EAJ eta PSEren Eusko Jaurlaritzak prostituzioa erregulatu nahi du

Informazio gehigarria