EUSKAL PRESO POLITIKOEN AUZIA eta SOZIALISMOAREN ALDEKO BORROKA

Euskal Herriak zapalkuntza nazionala pairatzen duenetik, ehundaka eta ehundaka izan dira eskubide demokratiko eta nazionalen aldeko borrokan erailak, kartzelaratuak, torturatuak…izan diren ekintzaile politikoak. Estatu espainiarrak eta frantziarrak euren metodo errepresiboak erabili izan dituzte gizarte eredu hau baldintzan jarri eta beste baten alde borrokatu diren iraultzaileen moralarekin eta borrokarako nahiarekin akabatzeko, helburua bete ez badute ere.

Euskal Herriak zapalkuntza nazionala pairatzen duenetik, ehundaka eta ehundaka izan dira eskubide demokratiko eta nazionalen aldeko borrokan erailak, kartzelaratuak, torturatuak…izan diren ekintzaile politikoak. Estatu espainiarrak eta frantziarrak euren metodo errepresiboak erabili izan dituzte gizarte eredu hau baldintzan jarri eta beste baten alde borrokatu diren iraultzaileen moralarekin eta borrokarako nahiarekin akabatzeko, helburua bete ez badute ere.

Burgesiak beti margotu izan du Estatua arbitro neutral gisa, elementu inpartzial baten moduan, gizarte bateko kide guztiak legediaren, epaileen eta indar militarren aurrean eskubide berberak edukiko bagenitu bezala, baina kontua bestelakoa da. “Kasualitatez”, Estatu indarrek ez dute burgesiaren interesak bete besterik egiten. Jatekorik ez duen behartsua janaria lapurtzeagatik kartzelaratzen duten bitartean, ez dute ezer egingo burgesiaren enpresetan ohikoak diren kontratu ilegalak ezerezteko.

Kapitalistek argudio berari eusten diote beti Konstituzio baten markoan aurkitzen diren herrialdeetan: Estatua Konstituzioa betetzeko dago. Eta zehaztasunetara joz, zer defendatzen du, adibidez, Estatu espainiarreko Karta Magna sakratuak? Jabetza pribatua eta Estatu espainiarreko merkatuaren batasun hautsiezina. Kapitalisten hanketara bikain egokitutako oinetakoak! Burgesiaren ordezkariek eta langile klasearen buruzagi traidoreek herriari bere onurarako eta bere eskubideen bermerako dela esanez saldutako Konstituzioa ez da ongi mozorroturiko eztenkada bat besterik, gehiengoaren izenean gutxiengoa mesedetuz. Eta hori gutxi balitz, frankismo garaiko aparatu berdina mantentzen da “demokrazia” honetan, inolako depuratzerik egin ez delarik.

Engelsek zioen Estatu kapitalista, azken instantzian, jabetza pribatuaren defentsarako antolatutako gizon talde armatu bat besterik ez dela. Burgesiaren etxea zaintzeko txakurrak dira. Eskubide nazionalen eta sozialen aldeko borrokak kolokan jartzen ditu ordea etxe horren zimentuak. Kapitalismoak ekarri dituen arazo ororen aurka altxatzen diren borrokalariak suntsitu nahi dituzte bai psikologikoki eta baita fisikoki ere. Euren interes pribatua da gehiengo xeheari kaltea besterik ekartzen ez diguna: irabaziaren nahia, merkatua batu bat mantentzeko borroka, kostuen murrizketa langilegoaren soldaten kontura…

Sozialismoak, interes kolektiboak soilik, ebatz ditzake arazo hauek guztiak eta nola ez, baita euskal preso politikoen auzia ere. Langilegoak ez du interesik, euskal, espainiar eta frantziar burgesiak bezala, herri bat, bere nahiaren aurka, muga jakin batzuetan mantentzeko, sozialismoa ez baita merkatuan oinarritzen. Horregatik, Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistak bere babes osoa ematen dio preso politikoen eskubideen alde antolatu den kanpaina honi.

 

 

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!

 

KONDENA BETERIK DUTENEN ETA GAIXORIK DAUDENEN KALERATZEA ORAIN!

 

Informazio gehigarria