Euskal burgesia

Euskal patronalak eta EAJ langileak erasotzen jarraitzearen alde

Langile klasearen lan eta bizi baldintzek okertzen jarraitzen dute kapitalistak are gehiago aberastearen kontura. 2016an %1 aberatsenak gainerako %99ak adina aberastasun izango du. Datu honi beste datu ikaragarri hau gehitzen zaio: biztanleriaren %80a munduko aberastasunaren %5,5arekin bakarrik bizi da %1 aberatsena aberastasunaren %50era iristen den bitartean. Hala ere, mundu osoko kapitalistek bezala, euskal patronalek eta EAJk langile klasea estutzen jarraitzea dute helburu nagusi. Langabeziaren errua langileei botatzeko ere ez dute arazorik enpresariek eta EAJk.

Gehiago irakurri: Euskal patronalak eta EAJ langileak erasotzen jarraitzearen alde

EAJren ate birakariak eta ustelkeria kasuak

Botere ekonomikoa eta botere politikoa txanpon berberaren bi aurpegi dira. Leninek El imperialismo, fase superior del capitalismo liburuan azaltzen zuen moduan, Estatu kapitalista eta hau ordezkatzen duten gobernuak monopolio ekonomiko handien zerbitzura daude. Jeidens ekonomialari alemaniarraren hitzak erabiltzen ditu Leninek liburuan: “la unión personal de los bancos y la industria se completa con la unión personal de ambos con el gobierno. Los puestos en los consejos de administración son confiados voluntariamente a personalidades de renombre así como a algunos funcionarios del Estado, los cuales pueden proporcionar no pocas facilidades en las relaciones con las autoridades”.

Gehiago irakurri: EAJren ate birakariak eta ustelkeria kasuak

Azpikategoria

Informazio gehigarria