Estatu espainiarra

“Errekuperazio” ekonomizkoaz eta PPren beste ahoberokeriez

Azken hilabeteetan Gobernuaren bozeramaileek pozez hitz egin dute Estatu espainiarrak bizi duen “errekuperazio ekonomikoaz”. Hala balitz, langile klasea gogor zigortzen duten arazoak atzean geratuko lirateke, eta PPren politikei esker oparotasunean geundeke laster. Alderdi Popularrak ekonomiaren ustezko egoera onaren kanpainarekin jarraitzen du; eta hau beharrezko zaio 2015eko Aurrekontuek Orokorrek eragindako murrizketa larriak ezkutatzeko eta datorren hauteskundeetako inkestek erakusten duten PPren deskalabrua lausotzeko.

Gehiago irakurri: “Errekuperazio” ekonomizkoaz eta PPren beste ahoberokeriez

A9ko kontsulta: 2,3 milioi kataluniarrek PPren debekua desafiatu dute.

Catalunyan azaroaren 9n 2.305.290 pertsonak bozkatu zuten Auzitegi Konstituzionalak eta Alderdi Popularrak debekatutako kontsultan. PPren autoritarismo neofrankistaren aurkako desafio masiboa izan da. Kontsulta legez kanporatzeko mehatxu eta abisuek parte hartzea areagotu dute, eta aurreikuspen guztiak gainditu dira, baita bi milioi pertsona aurreikusten zituzten optimistenak ere. Parte hartze hau kolpe gogorra izan da PPren Gobernuarentzat eta estatu-aparatuko elementu atzerakoienentzat.

Gehiago irakurri: A9ko kontsulta: 2,3 milioi kataluniarrek PPren debekua desafiatu dute.

Eskubide demokratikoen aurkako ofentsiba neofrankista

Burgesia eta bere ordezkari politiko nagusiak prestatzen ari dira, baina ez errekuperazio ekonomikorako, altxamendu sozialari aurre egiteko baizik. Errepresioaren gorakada, oinarrizko eskubide demokratikoak, besteak beste, greba egitekoa, manifestatzekoa, informatzekoa eta autodeterminazio eskubidea, murrizteko neurri ugariak horren adibide dira.

Gehiago irakurri: Eskubide demokratikoen aurkako ofentsiba neofrankista

Harropuzkeria, gaitasun eza eta parasitismoa: espainiar eskuinaren ADNa

Guztiak berdinak dira, tankera berekoak. Beren harropuzkeria azpimarratzen has gintezke, oso harroputzak baitira. Ez da kasualitatea Madrilgo Erkidegoko Osasun Sailburuak Teresa Romero osasun-langileaz gezurti eta inteligentzia gutxikoa dela esatea; nahiz eta azken honek boluntarioki  hilkortasun maila %50-%90 bitartean duen ebolaz gaixotutako pertsona bat sendatzen laguntzeko eskaini zuen bere burua, eta gaur hiltzeko zorian dagoen. Horrela portatu dira elementu hauek guztiak beti, bizitzeko lan egin behar duenarenganako mespretxuarekin.

Gehiago irakurri: Harropuzkeria, gaitasun eza eta parasitismoa: espainiar eskuinaren ADNa

Emilio Botin eta Isidoro Alvarez: inpunitatearen eta zapalkuntzaren bi historia

Irailaren 10ean telekomunikabideek Emilio Botín, Banco Santander-eko presidentea hil zela eman zuten ezagutzera. Lau egun beranduago Isidoro Alvarez El Corte Inglés enpresa taldeko jabea hil zen. Hainbat egunetan telekomunikabideek hildakoen bertute pertsonal eta moralak goraipatu dituzte; eta ministroek, agintari politikoek, enpresari ezagunek, zenbait agintari sindikalek eta beste hainbatek hildakoen bizitzaz hitz egin eta herrialdeari egindako mesedea gogorarazi dute.

Gehiago irakurri: Emilio Botin eta Isidoro Alvarez: inpunitatearen eta zapalkuntzaren bi historia

Azpikategoria

Informazio gehigarria