Engels Ateneoa

 

Engels Ateneoa Tolosako alde zaharrean (Errementari kalea, 8) dagoen liburutegi marxista da. Ateneo honek kapitalismoaren aurkako borroka bultzatzeko eta marxismoaren ideiak Euskal Herrian eta euskaraz zabaltzeko ideiarekin ireki zituen ateak eta bertako kide diren langile eta ikasleen konpromisoz eta gogoz dago martxan ateneoa.

 

Bertan Euskal Herria Sozialista aldizkari marxista erosteko aukera izateaz gain, marxismoaren klasikoak eta lan marxista berriagoak aurkitu ahal izango dituzu. Hauen artean, Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistaren eta Ikerketa Sozialistetarako Federico Engels Fundazioaren arteko elkarlanean argitaratutako hainbat lan marxista klasiko euskaraz erosteko aukera dago. Hauexek dira orain arte euskaraz ditugun liburu marxistak:

 

Marx-Engels: Manifestu komunista.

Lenin: Estatua eta Iraultza.

Rosa Luxenburgo: Erreforma eta iraultza

Preobrazhenski: Anarkismoa eta komunismoa

Trotsky: Trantsizio programa

Engels: Sozialismo utopikotik sozialismo zientifikora

Euskal Herria Sozialista: Marxismoa eta langile klasea

Euskal Herria Sozialista: Marxismoa eta askapen nazionala

James Connolly: Klase zapalduak Irlandaren historian

 

Hauetaz gain, formakuntza marxistarako koadernotxo batzuk ere badira:

“Manifestu komunista-ri hitzaurrea”

“Ezkerkeria, komunismoaren haurtzaroko eritasuna-ri hitzaurrea”

“Etengabeko iraultza-ri hitzaurrea”

“Che Guebararen ondarea eta Latinoamerikako iraultza”

“Estatua eta iraultza-ri hitzaurrea”

Zer da sozialismoa?

Marxismoa eta artea

 

Era berean, gaztelaniaz idatzitako marxismoaren klasikoen katalogo luzea dugu (gaztelaniaz dagoen handiena da) eta bertan Marx, Engels, Lenin, Trotsky, Rosa Luxenburgo eta beste marxisten lanak biltzen dira

 

Ateneo honek ateak irekita ditu marxismoaren ideiak ezagutu eta zabaldu nahi dituen edonorentzat. Horregatik bertara etortzera, marxismoaren ideiak ezagutzera eta gurekin kolaboratzera gonbidatzen zaituztegu.

 

 

Venezuelako Iraultzari buruzko hitzaldia Engels Ateneoan

PabloHitzaldia

Leninen bi liburu argitaratu ditu Federico Engels Fundazioak

Federico Engels Fundazioak marxismoaren oinarrizko klasiko diren bi liburu argitaratu ditu gazteleraz: La bancarrota de la Segunda Internacional (Bigarren Internazionalaren porrota) eta Marx, Engels, marxismo. Bi liburu hauek salgai egongo dira Tolosako Engels Ateneoan.

lenin bancarrota

lenin marxismo

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

Gehiago irakurri: Leninen bi liburu argitaratu ditu Federico Engels Fundazioak

Azpikategoria

Informazio gehigarria