PSE eta EAJ indarrak batu dituzte langile klasearen aurkako eraso politikekin jarraitzeko

Kaleak hartu behar ditugu! Gehiengoaren aurkako akordioak ezin dio aurre egin mobilizazioen indarrari !

 pnv y pse ee firman e 13483337 18934 11

 

Urkulluren gobernu berriak, PSE eta EAJren arteko koaliziotik jaioa, ez du ezer berritik, kontseilarien izendapenetik hasita zuzendari errepikatuz bulego batean bere burua bestearen atzetik hasita: Arantza Tapia Ekonomia Kontseilaria, Jon Darpón Osasun Kontseilaria, Cristina Uriarte Hezkuntza Kontseilaria eta Josu Erkoreka bozeramailea. Hain zuzen ere, pasa den legegintzaldian polemika gehien sortu duten politikak - Ekonomia, Osasuna eta Hezkuntza - errepikatzen dira, argi eta garbi utziz EAJ ren planak ez direla batere aldatu.

PSE euskal burgesiaren besoetara etortzearem truke hiru Kontseilari jaso ditu bueltan, aurrekontu osoaren% 3,6 baino ez (11.000 milioi eurotik 400 soilik). Honek, PNV-ri gainerako %90 baino gehiagoren gaineko kontrola ematen dio.

Duela aste batzuk Madrilen PSOE-k langileei egindako traizio lotsagarriaren ondoren, Mariano Rajoy-ri gobernua oparituz bere abstentzioa bidez, orain PSEk, Pedro Sanchez-en lerrokoek, bide berbera jarraitu du. Madrilen abstentzioa sozialista kritikatu arren, hemen ez daukate inolako arazorik Eusko Jaurlaritzakoren kontrola EAJ-ri eskeintzeko. Modu honetan, Iñaki Arriola, Urkullu Gobernuko ordezkari sozialistak itxi zuen akordioa, "ideologia" ezberdinek osatutako gebernu bat aldarrikatuz.

Azken urteetan eman dez ezkerrerako saltoak eta eman diren mobilizazio handien, Euskal Herrian ere bai, egoera errotik aldatu du. Aldaketa hau ez da oarkabean pasa PNV-rentzat ere, eta orain bere posizioa egokitzen agokitzen ari da Parlamentuaren kontrola mantendu ahal izateko. PSE gobernuko bazkide aukeratzeak estrategia honi erantzuten dio soilik: eman litekeen edozein iniziatiba solial moztea EH-Bildu (18), Podemos (11) y eta PSE-PSOE (9)-rekin, Rajoy-ren gobernuari LOMCE edo Ley Mordazarekin gertatzen ari zaion modu berberean.

Azken urteotan eman diren mugimenduek bere arrastoa utzi du ezkerreko alderdietan ere, bultzatuz bere alderdi sozial eta borrokalariena erakustera. Nahikoa da Otegiren espetxe irteera gogoratzea, zeinak publikoki aldarrikatu zuen bere marxista izaera eta etxegabetzeen aurkako eta beste gizarte-mugimenduen aldeko borrokak ere aipatuz. Era berean, hauteskundeen aurreko hilabeteetan ikusi genuen nola Ezker Abertzaleak mobilizazio garrantzitsuak antolatu zituen kalean borrokan dabilen jendeari gerturatzeko, emakumearen eskubideen alde, langileen eskubideen alde… Baina EHBildu-ren zuzendaritzak ez du aukerarik galdu PNV-ri bere burua eskaintzeko, hauteskunde kanpaina bertatik hauteskunde ondoren arte ere. Txapela batetik bi buru tapatzea ezinezkoa da: langileak edo euskal burgesia defendatzen da. Hau izan da EH Bilduk bere diskurtsoan izan duen kontraesana. Alde batetik klaseko diskurtso soziala errekuperatu duen arren, beste aldetik PNV-ri eskua luzatu dio, zeinak murrizketak aplikatu dituzten osasun eta hezkuntzan, etxegabetzeen arduradunak izan diren, Kutxabank-en pribatizazioa aurrera eraman duten, Ertzaintza erabiltzen duen mobilizazioak erreprimitzeko eta zeinak argi eta garbi adierazi duen autodeterminazio eskubidea interesatzen ez zaiela. Soilik autogobernu gehiago euskal burgesiak privilegio gehiago pilatu ditzan.

Gazte eta langile askok Elkarrekin Podemos ikusi zuten bere deskontentua azaltzeko aukera moduan, azken hilabeteetako mobilizazio handien espirituak bultzatuta. Hala eta guztiz ere, kaleko borroka sozialaren planteamenturik gabe, eskubirako giro bati lotuta eta Pili Zabalaren tonu light-aren ondorioz etsipenezko efektu bat sortu zuten. Hala ere, azpimarratu behar da, Elkarrekin Podemosek PNV-EH Bilduren koalizio gobernu bati ezezkoa eman izanak ezkerretik dinamitatu du EH BIlduk PNV-rekin modu sakonagoan gobernua plan bat osatzeko izan zezakeen tentazioa. Modu honetan, Ezker Abertzalea ezkerreko oposizio buru izatera bultzatu du.

Lehenengo Inbestidura saiotik Elkarrekin Podemos saiatu da PNV-rekin hitzegiten eta negoziatzen. Hau, azken auteskundeetan izan dituzten emaitzak izateko sortu den indarraren aurkako norabidean doan jarrera izan da. Hau, Araban Errejón-en aldeko sektorearen zuzendaritzak juntetako taldearen gehiengoari irekitako espediente disziplinarioa bezain kontraesankorra da. Juntero hauek, diputazioan, PNV-ren aurrekontu liberal eta antisozialei ezezkoa bozkatzea nahia azaldu zuten. Arrazoia juntero hauek bozketan abstenitu izana izan da eta Izquierda Unidaren osoko zuzenketaren aldeko botoa ematea. Podemos barruko borrokek erakusten dute nola eskuin aldetik dituzten presioak eta langile klasearenak bestetik talka egiten duten.

Informazio gehigarria