Editoriala

EAJ: errepresioa, ustelkeria, murrizketak, gaztetxeen desalojoak…

Kanporatu egin behar ditugu kaleko borrokaren bitartez!

Andaluziako hauteskundeetako Voxen emaitzen ondoren, EAJ berehala atera zen PP eta Ciudadanos kritikatzera. Aitor Estebanen esanetan, “Vox zuritzen” dute Andaluzian gobernatzeko helburu hutsarekin. Horrela aprobetxatu du EAJk bere burua “zentroko” alderdi gisa saltzeko, espainiar eskuina baina aurrerakoiagoa den aukera. Hala ere, muturreko eskuinaren gorakadaren aurrean erakusten duen ustezko kezka erabat hutsala da. Inoiz ez du arazorik izan PPrekin itunak egiteko. Gainera, bere txiringito bihurtu dituen euskal instituzioetatik funtsean eskuineko politika berberak babesten eta aplikatzen ditu: murrizketa sozialak eta errepresioa langile klasearen aurka, leialki ordezkatzen duen burgesiaren poltsikoak ederki betetzeko. Esaerak dioen bezala: kalean uso, etxean otso.

 maniGaztetxe3 78cfae19

Gehiago irakurri: EAJ: errepresioa, ustelkeria, murrizketak, gaztetxeen desalojoak…

PPren gobernua kaleko borrokarekin bota dugu!

Orain, beharrezkoa da kaleko mobilizazioekin jarraitzea gure aldarrikapenak lortzeko

Pedro Sánchezek jarritako mozioarekin Rajoy erori izanak begi bistan jartzen du 78ko erregimenak bizi duen krisi sakona. Ustelkeriak, PPren deriba neofrankistak eta murrizketa sozialek erantzun sozial masiboa eragin eta PPren gobernuaren bukaera ekarri dute, jakina, lasaitasuna eta poza eraginez. Presio sozial hori dago Pedro Sánchezen garaipen parlamentarioaren atzean. Nola azaldu, bestela, EAJk Rajoyren gobernua babestu izana eta egun gutxiren buruan mozioaren alde egin izana?

pedro sanchez y pablo iglesias 618

Gehiago irakurri: PPren gobernua kaleko borrokarekin bota dugu!

Kaleko mobilizazioak daukagun indar ikaragarria erakusten du Borrokak elkartu behar dira greba orokor baterantz

Euskal Herrian mobilizazio benetan masiboak egon dira azken hilabeteetan. Milaka eta milaka gazte, langile eta pentsionista grinez eta geroz eta handiagoa den borroka animoarekin atera dira kalera. Martxoaren 8ko greba feminista, La Manadaren epai lotsagarriaren aurka lehertu den eztanda soziala eta maiatzaren 10eko ikasle greba, pentsiodunen etengabeko mobilizazioa eta egin diren manifestazio erraldoiak, sektore publikoko langile bitartekoen (interinoen) borroka, hezkuntza publiko zein itunpekoan izan diren grebak eta beste hainbat lantegi eta sektoretako grebak (PT, ofizinak eta bulegoak, ospitaleak, hotelak, garraioa, supermerkatuak…). Milaka langilek Euskal Herriko kaleak bete dituzte borroka soziala lehen lerroan kokatuz. Hemen, azpimarratzekoak dira noski errepresioaren aurkako mobilizazioak ere, Altsasuko gazteen alde eta euskal presoen dispertsioaren aurka gauzatu direnak besteak beste.

Gehiago irakurri: Kaleko mobilizazioak daukagun indar ikaragarria erakusten du Borrokak elkartu behar dira greba...

Eskubide demokratikoen aurkako ofentsiba neofrankistaren aurrean

Kaleak hartu behar ditugu!

Katalunian urriaren 1etik gaur egun arte garatu den egoera politikoak ikasgai garrantzitsuak ditu Euskal Herrirako. 155aren bloke monarkikoak porrot ikaragarria jaso zuen abenduaren 21eko hauteskundeetan. Hala eta guztiz ere, erreakzioak gogortu egin du ofentsiba autoritarioa, mezu argi bat bidaliz: 155ak jarraitu egingo du bere gustuko president eta Governa egon arte. Eta hain zuzen ere, PDeCateko eta ERCko buruzagiek burua makurtzen duten bakoitzean eta kaleko mobilizazioa alde batera uzten denean, Espainiako gobernuak zein estatu-aparatuak errepresioarekin gogorrago erantzuteko aprobetxatzen dute, herri oso bat umiliatzeko helburuarekin.

catalunyacarruselweb

Gehiago irakurri: Eskubide demokratikoen aurkako ofentsiba neofrankistaren aurrean

EAJ PPren gobernuaren eta 78ko erregimenaren erreskatera. Gobernutik bota behar dira kaleko borrokarekin

Kataluniako mobilizazio ikaragarriak benetako inspirazio iturri dira Euskal Herriko langile eta gazteentzat. Sekulako borroka gauzatu dute erabakitzeko eskubidearen alde eta PP, Cuidadanos eta PSOEk osaturiko bloke atzerakoiaren errepresioaren aurka, preso politikoak kartzelaratu eta 155a aplikatu dituztenean. Eredu horrek erakusten digu, soilik mobilizazioak geldi dezakeela Alderdi Popularra eta soilik horrela azpiratu daitezkeela EAJ, PP eta PSOEren arteko akordioak, Euskal Herrian ere gehiengoa kondenatzen baitute.

euskalherria 231117

Gehiago irakurri: EAJ PPren gobernuaren eta 78ko erregimenaren erreskatera. Gobernutik bota behar dira kaleko...

Azpikategoria

Informazio gehigarria