Ibaetako VII. Jardunaldi Marxistak

[informazio gehiago azpian]

Ibaetako VII. Jardunaldi Marxistak
Kreditu batekin konbalidagarriak
(Kreditua nahi ez dutenek parte har dezakete doan)

Azaroaren 12tik abenduaren 10era asteazkenero
15:30etan bideo emanaldia
17:30etan hitzaldia
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (0.6 gela)


Kredituen aitorpena

Jardunaldi hauetan izena eman eta erregulartasunez azaltzen direnek Bertaratze Ziurtagiri bat jasotzeko eskubidea izango dute, 25 ordutan zifratua eta kreditu batekin balioztagarria izango dena graduko karrera guztietan. Hala ere, ate guztiak zabalik daude parte hartu nahi duten guztientzat (kreditua nahi ez dutenentzat dohainik izango da).

Matrikula
Matrikularen prezioa 5 eurokoa da. Matrikulatzeko epea azaroaren 12 izango da. Ordainketa egiteko kontu zenbakia 3035 0156 83 1561023721 da, Euskadiko Kutxa (Caja Laboral). 

Programa

Bost jardunaldi izango dira: azaroaren 12tik abenduaren 10era arte, asteazkenero. Hauetako bakoitza 4 ordukoa izango da, 15:30etatik hasi eta 19:30ak arte, eta amaieran lan idatzi bat eskatuko zaie matrikulatuei, 5 ordutan baloraturikoa. Guztira beraz, jardunaldiak 25 ikastordutan geratuko lirateke, kreditu batekin balioztagarriak izango liratekeenak graduko ikasleentzat. 
Jardunaldi bakoitza bitan banatuko da eta azpian duzuen gaietako bat landuko da. 15:30etan bideo emanaldia izango da eta 17:30etan hitzaldia hasiko da. Aurtengo jardunaldi marxistetan landuko diren gaiak honakoak dira:

    -Zer da marxismoa?
    -Alemaniako iraultza eta Rosa Luxemburgo 
    -Hezkuntza publikoaren aldeko borroka 
    -Palestina: gatazka nazionala eta soziala
    -Euskal Herria eta iraultza sozialista

Informazio gehigarria