Udako Euskal Unibertsitatea: oroimen historikoa, marxismoa eta krisi kapitalista

  • Inprimatu

Euskal Herria Sozialistak Federico Engels Fundazioarekin elkarlanean UEUk antolatutako 42. udako ikastaroetan parte hartuko du eta marxismoa, oroimen historikoa eta krisi kapitalista landuko ditugu.

 

Oroimen historikoa, marxismoa eta krisi kapitalista.

  • Hasiera-data: 2014(e)ko uztailaren 21a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko uztailaren 22a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu:http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-13:00/15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 13a
 

 

Krisi kapitalista ikaragarrizko sarraskia eragiten ari da gazteriaren eta langile klasearen eguneroko bizi baldintzetan. Zertarako? Oligarkia finantzieroaren eta enpresari handien poltsikoak aberasteko, hezkuntza, osasuna, pentsioak eta oinarrizkoak diren zerbitzu sozialei lapurtutako diruarekin. Gero eta argiago geratzen ari da sistema kapitalistarekin errotik amaituko duen alternatiba ezinbestekoa dela. Horregatik, beharrezkoa da bizitzen ari garenkrisi kapitalista nondik datorren eta nolako garapena izan dezakeen aztertzea. Eginkizun honetarako, ezinbestekoa da oroimen historikoa berreskuratzea iraganeko krisi kapitalistetan eta prozesu iraultzaile eta kontrairaultzaileetan sakonduz. Hemen kokatzen da bete betean pasa den mendeko Euskal Herriko eta Estatu Espainiarreko gerra zibila. Ikastaro honetan, oroimen historikoa eta krisi kapitalista jorratzeaz gain, Marxismoak eskaintzen digun azterketa metodoa ere jorratu nahi dugu, propaganda erreakzionarioak etengabe egin duen desitxuraketa gezurtatuz oinarri filosofikoen inguruan modu argi eta sinple batean mintzatzeko.

 

Irakasleak

 

Helburuak

  • Kapitalismoak XX. mendean eta XXI. mendean izan dituen eta izan ditzakeen ondorioei buruzko gogoeta bultzatzea.
  • Oroimen historikoa berreskuratzea.
  • Marxismoaren oinarrizko ideiak azaltzea.
 

Metodologia

Gaiaren esposaketa egingo litzateke haseran. Ondoren, tartea irekiko litzateke jendeak bere iritziak emateko eta galderak egiteko. Bukaeran, hizlariak, egin diren galderetan eta iritzietan oinarrituta beste esposaketa bat egingo luke.

 

Nori zuzendua

Herritar orori.

 

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
 

Babesleak