MAIATZAK 10, DENAK IKASLE GREBARA

kartela maitzak10 web

Iruñeako auzitegiak “La Manadako” bortxatzaileen sententzia lotsagarria argitaratu du, milioika emakumeren, gazteren eta kontzientziadun gizonezko askoren samina piztuz. Ezagutu bezain laster mobilizazio ikaragarriak burutu ziren Euskal Herriko herrietan eta Estatu mailan.

Epai honek argi erakusten du justizia honen hipokresia, frankismoa gogoan duten atzerakoiez betea: alde batetik, gazteak, twitteroak eta raperoak atxilotzen dituzte, sare sozialetan eta abestietan monarkia eta PPren ustelkeria kritikatzeagatik; Altsasuko kasua bezalako muntaia judizialak antolatzen dituzte; liburuak bahitzen dituzte eta aldizkariak zentsuratu, eta polizia futbol zelaietara eramaten dute kamiseta horiak konfiskatzera, horrek “biolentzia sustatzen duela” argudiatuz. Baina bestalde, aske uzten dira ustelkeriaz inputatuak, eraso faxistak eta inpunitatea ematen zaio emakumeen aurkako indarkeria matxistari.

La Manadaren epaia bigarren zentzu horretara dago bideratua: nazkagarri talde batek modu basatian bortxatu zuen emakume gaztea mespretxatzera eta aurpegira barre egitera. Horrela, auzitegi batek praktikan bortxaketa legeztatu du, eta emakume guztiak dianaren erdian kokatzen gaituzte, edozein erasotzaileri “justiziaren” babesa izango duela adieraziz.

Ezin dugu hori onartu. Gure haserrea eta samina antolakuntzan eta borrokan eraldatu behar dugu! Horregatik Ikasle Sindikatutik, Emakume Aske eta Borrokalariak plataformarekin batera, ikasle greba deitzen dugu datorren osteguna maiatzaren 10erako. Klaseak geldituko ditugu institutu eta unibertsitateetan, eta dei egiten dugu gazteok masiboki parte har dezagun eguerdiko 12etan egingo diren kontzentrazioetan. Greba honetan justizia pratriarkal eta matxista honen aurka mobilizatuko gara. Epai honen arduradunak diren epaileak epailetzatik kanporatzea eskatuko dugu. PPren ustelkeriaren eta eskubide demokratikoen aurkako erasoen aurka egingo dugu, eta ikasleon elkartasun osoa agertuko dugu eraso higuingarri honen biktimarekin.

Guk sinesten dizugu!

Aski da, emakumeen aurkako justizia eta biolentzia matxistarik ez!

Denak grebara eta kontzentrazioetara maiatzaren 10ean!

Informazio gehigarria