Hasiera
Kapitalisten erasoen aurkako kanpaina!

 
EHS-REN HURRENGO HITZALDIAK

TOLOSAN

Noiz: Otsailak 7 asteartea, 19:00etan

Lekua: Otsabi Gazte Lokala

 

DONOSTIAN

Noiz: Otsailak 9 osteguna, 19:00etan
Lekua: Kortxoenea Gaztetxea (Gros)

 

 

Antolatu hitzaldia zure gaztetxe, auzo elkarte, fabrika edo ikastetxean
Jarri gurekin harremanetan!

LANGILEEN AURKAKO MURRIZKETA SOZIAL ETA AKORDIORIK EZ
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Otsailak 08.   
martes, 07 de febrero de 2012
Datozen egunetan mobilizazioetan Euskal Herria Sozialistak banatuko duen eskuorria daukazue hemen azpian. Irakurri eta zabaldu zeuen inguruan!
Modificado el ( martes, 07 de febrero de 2012 )
 
Zorrak, murrizketak eta borroka Herrialde Valentziarrean
Escrito por Ulises Benito. Otsailak 07.   
martes, 07 de febrero de 2012
Manifestazio ikaragarriak egon dira Valentzian urtarrileko hirugarren astean: 21ean 160.000 irakasle, langile eta ikaslek (Valentzian eta Alacanten) kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatu zuten; 26an 200.000 manifestarik (herrialdeko hiru hiriburuetan) Alberto Fabrak aurrera daramatzan zerbitzu publikoen eta zerbitzu publikoetako langileen aurkako eraso gogorrak salatu zituzten.
Modificado el ( martes, 07 de febrero de 2012 )
 
Kalean da Euskal Herria Sozialista aldizkariaren 35. alea!!!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Otsailak 05.   
domingo, 05 de febrero de 2012

Kalean dago jada Euskal Herria Sozialista, Euskal Herriko aldizkari marxistaren azken alea, 35. alea.


Aldizkari hau jasotzeko, gurekin kolaboratzeko, marxismoari buruz hitzaldiak antolatzeko edo ideia hauekin interesatua   bazaude, JARRI HARREMANETAN: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla , helbidean, 685720939 telefono zenbakiaren bidez edo bisitatu Engels Ateneoa Tolosan (Errementari kalea, 8. Alde zaharra

Modificado el ( martes, 07 de febrero de 2012 )
 
Euskal Herria Sozialista komunikabideetan
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Otsailak 03.   
viernes, 03 de febrero de 2012
Herenegun kapitalisten erasoen kontrako kanpainaren prentsaurrekoa eman genuen Tolosako Engels Ateneoan. Tolosaldeko Hitza-k, Txolarre irratiak eta 28 Kanalak prentsaurrekoaren eta kanpainaren berri ematen dute. Azpiko loturan dauzkazue ikusgai, entzungai eta irakurgai albistea eta prentsaurrekoa
Modificado el ( viernes, 03 de febrero de 2012 )
 
Euskal Herria Sozialista Txolarre Irratian
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Otsailak 02   
miércoles, 01 de febrero de 2012

Hemendik aurrera, lehen bezala, Euskal Herria Sozialistak asteartero hartuko du parte Txolarre irratian. Hemen aste honetako elkarrizketa.

 

http://www.txolarre.org/korteak2/KP%20120131%20EHSozialista.mp3

Entzun eta zabaldu!

Modificado el ( miércoles, 01 de febrero de 2012 )
 
Euskararen aurkako murrizketak eta krisi kapitalista
Escrito por Urtzi Reguero. Otsailak 1,   
miércoles, 01 de febrero de 2012
Krisi kapitalistaren eraginez langileen eta gizartearen gehiengoaren aurkako erasoak ugaritu egin dira eta euskararen aurkako erasoak ere ez dira atzean geratu. Banka eta enpresa pribatuak diru publikoz lagundu dituzten bitartean, euskara sustatzeko eta garatzeko eskainitako diru laguntzak gainbehera bizian erori dira.
 
Iraketik erretiratzea eta AEBren porrota
Escrito por Yonnie Moreno. Urtarrilak 31.   
martes, 31 de enero de 2012
Abenduan amaitu zen ofizialki inperialismo iparamerikarren presentzia Iraken, eta hala ere, 50.000 soldadu mantenduko ditu bertan hainbat basetan. Esku hartzearen emaitza ezin okerragoa da: hiru bilioi dolar gastatu dira, defizit publiko ikaragarria gehiago handituz, 4.000 soldadu hil eta 30.000  zauritu dira. Atzeko atetik atera behar izan dute. Milaka eta milaka hildako utzi dituzte eta bost milioi iheslari eta lekualdatu. Horretaz gain, kultura irakiarraren ondarea erabat suntsitu dute.
Modificado el ( martes, 31 de enero de 2012 )
 
Sobietar Batasuna erori zenetik mobilizazio handienak Errusian
Escrito por Víctor Taibo. Urtarrilak 31.   
martes, 31 de enero de 2012
Milaka lagun atera dira kalera Moskun, San Petesburgon eta beste hainbat hiritan, abenduaren 14an Errusian Dumarako egin ziren hauteskundeen eta, bereziki, bertan Putinek eta bere alderdiak, Errusia Batuak, egindako hauteskunde iruzurraren ondoren. Mobilizazioen aldarrikapen nagusiak hauteskundeak indargabetzea eta Vladimir Putin lehen ministroak dimisioa aurkeztea dira. Abenduaren 24an, 100.000 lagun elkartu ziren Moskun, Sobietar Batasuna eroriz geroztik izandako mobilizazio handiena.
Modificado el ( martes, 31 de enero de 2012 )
 
Bideoa: Euskal Herria Sozialistako kide bati egindako elkarrizketa Hamaika Telebistan
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Urtarrilak 26.   
jueves, 26 de enero de 2012
Azpiko loturan urtarrilaren 17an Hamaika Telebistan Euskal Herria Sozialistako kide bati egindako elkarrizketa ikus daiteke.
Modificado el ( martes, 07 de febrero de 2012 )
 
Nafarroa: kaleratzeak Volkswagen, Kayaban etab., murrizketak hezkuntzan, osasunean…
Escrito por Aitzol Arribilaga. Urtarrilak 23.   
martes, 24 de enero de 2012

 

Borrokarekin soilik egingo diogu aurre krisiari!

 

Azaroaren 20ko hauteskundeen hurrengo egunean, Yolanda Barcinak Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzarekin egindako tratua ezagutu genuen: abenduaren 12an 700 langileren kaleratzea eta beste 300 langileren kaleratzea abenduaren 22an bukatzen zitzaien aldi baterako kontratuarekin. Hau da, 1000 langabetu berri inguru daude eta hauei gutxi gorabehera industria auxiliarreko beste 1000 gehitu behar zaizkie. Kaleratze basati hauei Kayaba enpresako 50 eta BSHko 80 kaleratzeak eta Vianako Muebles Salcedo, Fiteroko Nueva Navarra, Altsasuko Arfe… (hauek guztiak 100 langile baino gehiagokoak) fabriken itxierak gehitzen badizkiegu, argi ikus dezakegu Nafarroako egoera industriala erabat larri dagoela eta lanpostuak mantentzeko borroka lehentasunezkoa dela.

 

Modificado el ( martes, 24 de enero de 2012 )
 
Alemaniako “mirari ekonomikoaren” benetako aurpegia
Escrito por Santiago Freire. Urtarrilak 23.   
martes, 24 de enero de 2012

Aspalditik, burgesiaren analista ekonomikoek eta enpresariek Alemania goraipatzen dute eta herrialde honetako politika ekonomikoa krisia gainditzeko hartu beharreko neurrien eredutzat daukate. Itxurara mugatzen bagara, hala irudi lezake. Alemaniak 2011 urtea gutxi gora-behera %3ko hazkundearekin, %5,5eko langabezia tasarekin bukatu du eta 2012 urterako aurreikuspena Europar Batasuneko gainerako herrialdeena baino hobea da. Dena dela, egoera ekonomiko eta soziala sakonago aztertuta ikus dezakegu ustezko “mirari alemaniarra”  ez dela esaten duten bezain zoragarria.    

Modificado el ( martes, 24 de enero de 2012 )
 
Errepresiorik ez euskal preso politikoen aurka!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Urtarrilak 21.   
sábado, 21 de enero de 2012

2011ko mobilizazio handien eta ETAren ekintza armatuaren amaieraren ondoren, Bildu eta Amaiurrek lortutako hauteskunde emaitza historikoek lehen mailan jarri dute Euskal Herriaren eskubide demokratikoen aldeko borroka. Prozesu honetan, euskal preso politikoen amnistia lortzea gure herriko zati oso zabal baten helburua da. Urtarrilaren 7ko Bilboko 110.000 pertsonako manifestazio historikoa da horren adibide.

 

Errepresiorik ez euskal preso politikoen aurka!

Eskubide demokratikoen eta amnistiaren alde!

 

Modificado el ( sábado, 21 de enero de 2012 )
 
Mobilizazioa eskuinaren erasoen aurka! Programa iraultzailearen defentsa!
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Urtarrilak 18   
miércoles, 18 de enero de 2012

Euskal Herriko langile, gazte, langabetu eta pentsionisten aurka datorren erasoaldiaren eragina ikusi dugu dagoeneko Grezia, Portugal eta Irlandako herritarren gehiengoaren sufrimenduan. Borrokarekin bakarrik, denboran luzatuko diren mobilizazio eraginkorrekin, kapitalak inposatutako logika onartzen ez duen alternatiba sozialistarekin, askapen nazionala askapen sozialarekin lotuz, izango dugu posible XIX. mendeko lan eta bizi baldintzetara eraman nahi gaituzten planak atzera botatzea. 

Modificado el ( miércoles, 18 de enero de 2012 )
 
Munduko ekonomia eta “goraka ari diren herrialdeak” krisitik salbu?
Escrito por Barbara Areal. Urtarrilak17.   
martes, 17 de enero de 2012

Ekonomialari eta kazetari burgesek “goraka ari diren” herrialdeak gainprodukzio krisitik ihes egin eta ahulduta dauden mendebaleko herrialdeak erakarriko zituela uste zuten boom aldiko azken garaietan eta, bereziki, atzeraldiko lehen urteetan izandako hazkundeaz harrituta. Brasilek, Errusiak, Indiak eta Txinak (BEIT famatuak) erakusten dute nola haz litekeen atzerapen sakon baten erdian. Errealitateak, ordea, bakoitza bere lekuan jarri du eta, orain, askok onartu behar izan du Asiako, Amerika Latinako eta Europa Ekialdeko kapitalismoaren ustezko mirariak ahultzen ari direla. Are gehiago, egia da herrialde hauek paper garrantzitsua jokatu dutela urte luzetan munduko ekonomia mantentzeko orduan, baina aurreikuspenek baieztatzen duten bezala herrialde hauek atzerapena jasaten badute, depresio sakon batean sartzeko aukera gauzatuko litzateke. Hau, ordea, ez da herrialde hauek sor dezakeen kezka bakarra. Errusiako, Txinako, Indiako eta Brasilgo klase agintariek beren mugetatik aterako diren ezegonkortasun politiko eta talka sozial indartsuei aurre egin behar diete.

Modificado el ( martes, 17 de enero de 2012 )
 
Brasil: erraldoia dirua galtzen ari da
Escrito por Gabriel de los Santos (CMR Venezuela). Urtarrilak 14.   
sábado, 14 de enero de 2012

Desberdintasun soziala beti izan da arazo larria hegoamerikar kapitalismoarentzat. Munduaren zati honetako iraultza gehienak kapitalismoaren lakra honek elikatu ditu eta, beraz, lehergailua da sistema beraren barruan. Galdera da: zer pasako da brasildarren diru sarrerak, gerta litekeen bezala, beheraka jarraitzen badu? Nondik aterako dute PTko erreformistek karitate publikorako dirua masen aldaketa beharrak atzeratzeko?

Modificado el ( sábado, 14 de enero de 2012 )
 
CELAC-ek balio izan du Amerika latinan iraultza bultzatzeko?
Escrito por CMR Venezuela. Urtarrilak 14.   
sábado, 14 de enero de 2012

Abenduan egin zen CELAC-en (Comunidades de Estados Latinoamericanos y Caribeños) goi bilerak eskualdeko 32 estatutako lehendakariak bildu zituen eta CELAC eratzeko erabakia hartu zuten; oihartzun mediatiko handiko erabakia izan da. Venezuelako gobernuak diplomaziaren arrakastatzat hartu eta latinoamerikar kontinentearen integraziorako eta Amerika Latina batzeko Bolibarrek zuen ametsa betetzeko bidean sakontzeko salto garrantzitsua dela uste du. Venezuelako eskuineko komunikabideek garrantzia kenduz gutxietsi egin dute.   

 

Langile klasearen eta behartsuen sozialismoaren aldeko borrokak soilik elkar dezake kontinentea esku hartze inperialistaren aurka!

Modificado el ( sábado, 14 de enero de 2012 )
 
Euskal Herria Sozialista Hamaika Telebistan
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Urtarrilak 13.   
viernes, 13 de enero de 2012

Euskal Herria Sozialista  Hamaika telebistan izango da datorren asteartean (Urtarrilak 17).

EHSko kide bati elkarrizketa egingo zaio  20:45etan hasten den Bat eta Bat albistegiaren barnean.

Modificado el ( viernes, 13 de enero de 2012 )
 
Bukatu da Euskal Herria Sozialistaren zozketa
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Urtarrilak 12.   
jueves, 12 de enero de 2012

Urtero bezala, aurten ere Euskal Herria Sozialistak bere materiala sortaren zozketa egiten du. Urtarrilaren 10eko Itsuen zozketako azken 3 zenbakiekin bat datorren rifa izango da garaile. Zenbaki irabazlea hauxe da: 204

Modificado el ( jueves, 12 de enero de 2012 )
 
Marxismoa eta altxamendua
Escrito por V. I. Lenin. Urtarrilak 8.   
domingo, 08 de enero de 2012

Askotan marxismoa “blankismoarenkin” erlazionatu izan da marxismoarentzat altxamenduak duen paperagatik. Lan honetan garbi uzten du Leninek marxismoarentzat altxamendua arte bat dela eta ez dela blankistek nahi bezala konspirazio bat. Era berean, marxismoarentzat altxamenduak duen garrantziak garbi uzten du, askok esaten duenaren aurka, Urriko Iraultza ez zela gutxi batzuek emandako estatu golpea izan.

Modificado el ( domingo, 08 de enero de 2012 )
 
Amerika Latina: behi argalen garaiko hazkuntza
Escrito por Gabriel de los Santos (Venezuela). Urtarrilak 07   
sábado, 07 de enero de 2012

Mundu mailako lanaren zatiketan lehengaiak esportatzen dituzten herrialdeek, orokorrean, aurre egin ahal izan diote gaurko krisi kapitalista honi txinatar ekonomiaren gorakadari helduta, Txina izan baita lehengai hauen irensle aseezina. Hau da Hego Amerikaren kasua eta egoera zail hauetako beren “arrakastaren” arrazoia.

Modificado el ( sábado, 07 de enero de 2012 )
 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 1 - 20 de 766
 

Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla helbidera. Urteko harpidetzak (6 aldizkari) 10 euro balio du. Lagundu zure harpidetzarekin sozialismoaren aldeko ideiak defendatzen!