Hasiera

ASTE IRAULTZAILEA ENGELS ATENEOAN MAIATZAREN 21etik 26era

“Oinarrizkoa da gure jardueraren eta indarren funtsezko ardatza gure auzo eta herrietan egotea, sindikatuetan; kalitatezko osasun eta hezkuntza publikoaren defentsarako borroka antolatzen, enpresetako EEEn eta kaleratzeen aurkako borroka zuzentzen, patxadaz eta adiskidetasunez azaltzen antolakuntzaren eta kapitalismoaren ustelkeri ekonomiko eta politikoarekin bukatzeko benetako programa sozialistaren beharra. Udaletxeetako, diputazioetako eta parlamentuetako gure presentzia, langile borrokaren zerbitzurako tresna bat gehiago izatea bihurtu behar dugu”.

Santiago Jimenez,

Villaverde del Rio herri sevillarreko alkate marxista

Maiatzaren 23ko hitzaldiko hizlaria

 

Lekua: Engels Ateneoa, Errementari kalea (alde zaharra), Tolosa

 

Maiatzak 21 astelehena, 19:30tan "Frankismo eta trantsizio garaiko borroka politiko eta sozialak" (euskaraz)

Hizlaria: Jon Mintegiaga, Frankismoa eta trantsizioa Tolosaldean liburuaren egileetako bat

 

Maiatzak 22 asteartea, 19:30tan Autodeterminazioa eta sozialismoa, programa iraultzaile eta internazionalista Euskal Herriarentzat dokumentuaren aurkezpena (euskaraz)

Hizlaria: Ibon Artola, Euskal Herria Sozialistako kidea

 

Maiatzak 23 asteazkena, 19:30tan “Villaverde del Rio: Langileen aldeko udaletxe politika” (gazteleraz)

Hizlaria: Santiago Jimenez, Villaverde del Rioko alkate marxista

 

Maiatzak 24 osteguna, 19:30tan “Irlanda eta James Connolly marxista irlandarraren ideiak” (euskaraz)

Hizlaria: Urtzi Reguero, Euskal Herria Sozialistako kidea

 

Maiatzak 26 larunbata, 11etan “Grezia: langile klasearen borroka eta iraultza sozialista” (euskaraz)

Hizlaria: Iker Otermin, Euskal Herria Sozialistako kidea

Aste Iraultzailea aurkezteko prentsaurrekoa
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 18.   
viernes, 18 de mayo de 2012

Aste Iraultzailea aurkezteko atzo Euskal Herria Sozialistako kideok prentsaurrekoa eman genuen. Ondoko loturan 28Kanalak egindako bideoa duzue ikusgai.

 

 http://vimeo.com/42341335

 

Ikusi eta zabaldu!!!

Modificado el ( viernes, 18 de mayo de 2012 )
 
Aste Iraultzailearen aurkezpena Txolarre Irratian
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 17.   
jueves, 17 de mayo de 2012

Aste honetan ere elkarrizketa egin diote Ibon Artola Euskal Herria Sozialistako kideari. Oraingoan datorren astean antolatu dugun aste iraultzailea aurkezten du

 

Ondoko loturatan duzue entzungai:

 

http://www.youtube.com/watch?v=er5kG61Z-Iw&list=UUV70EAIKtIabWZooAiv4Q7w&index=1&feature=plcp

 

Aste Iraultzaileari buruzko informazio gehiago hemen: 

http://euskalherriasozialista.net/index.php?option=com_content&task=view&id=884&Itemid=1

Modificado el ( jueves, 17 de mayo de 2012 )
 
Dokumentu Programatikoaren aurkezpena Txolarre Irratian
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 17   
jueves, 17 de mayo de 2012

Pasa den astean (2012/05/08) elkarrizketa egin zioten Ibon Artola Euskal Herria Sozialistako kideari. Oraingoan atera berri dugun dokumentu programatikoa aurkezten da.

 

Ondoko loturatan duzue entzungai:

 

http://www.youtube.com/watch?v=TOA98eAAgPA

 
Modificado el ( jueves, 17 de mayo de 2012 )
 
Bankiaren erreskatea eta finantza erreforma berria: langile klasearen aurkako eraso berriak
Escrito por Jordi Rosich. Maiatzak 15.   
martes, 15 de mayo de 2012

Bankia erreskatzeko planak eta PPren gobernuak abian jarri duen finantza erreforma berriak diru publikoaren sakeo berri eta basati bat ekarriko du, langileen eta gizartearen gehiengoaren aurkako eraso berri eta basati bat.

Modificado el ( miércoles, 16 de mayo de 2012 )
 
ASTE IRAULTZAILEA ENGELS ATENEOAN MAIATZAREN 21etik 26era
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 08.   
martes, 08 de mayo de 2012

Urtero bezala, Euskal Herria Sozialistak eta Engels Ateneoak Aste Iraultzailea antolatu dute Tolosako Engels Ateneoan. Maiatzaren 21etik 26ra hainbat hitzaldi izango dira, eta guztiak ikuspuntu marxista izango dute. Benetan berezia izango da maiatzaren 23koa, egun honetan Villaverde del Rio herri sevillarreko alkate marxista izango baitugu bere esperientzia eta borroka kontatzeko. Azpian duzue programa osoa.

Modificado el ( martes, 08 de mayo de 2012 )
 
Autodeterminazioa eta sozialismoa, programa iraultzaile eta internazionalista Euskal Herriarentzat
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 07.   
lunes, 07 de mayo de 2012

Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistaren 37. alea berezia da, bertan gure dokumentu programatikoa aurkezten baitugu: "Autodeterminazioa eta sozialismoa, programa iraultzaile eta internazionalista Euskal Herriarentzat" .

 

Behean duzue dokumentua irakurgai euskaraz eta gazteleraz.

 

Irakurri eta Zabaldu!!!

Modificado el ( martes, 08 de mayo de 2012 )
 
Langile borrokak eta konkista sozialak frankismoan eta Trantsizioan
Escrito por Antonio Garcia Sinde. Maiatzak 07.   
lunes, 07 de mayo de 2012

Lan erreforma onartu ondoren, PPko hainbat agintarik adierazi dute lege hau oraindik indarrean den “lan harremanen marko frankista” modernizatzeko beharrezkoa dela. Adierazpen hauek bat datoz frankismoak izaera paternalista zuela, eta langileak babesten zituela dioen iritziarekin. Frankismoaren helburu nagusia langile klaseari eskubide eta konkista guztiak kentzea eta enpresariei eskulan merkea bermatzea zen: benetako paradisua kapitalistentzat.

Modificado el ( lunes, 07 de mayo de 2012 )
 
Monarkia espainiarraren dekadentzia eta krisia: errepublika sozialistaren defentsan
Escrito por Soledad Rodríguez. Maiatzak 07.   
lunes, 07 de mayo de 2012

Azken asteetan koroa espainiarrak inoiz baino ageriago utzi du bere moral bikoitza, hipokresia eta zinizmoa. Era berean, klase agintaria kezkatuta agertu da bere erakundeek, “neutraltasun politikoa” omen duen monarkiak barne, duten desprestigioa dela eta. Erregea burgesiak bere domeinua mantentzeko darabilen sinboloa da, baina arazoaren funtsa kapitalismoa bera da.

Modificado el ( lunes, 07 de mayo de 2012 )
 
Herentzia frankista estatu aparatuan 37 urte eta gero
Escrito por Juanjo Lopez. Maiatzak 07.   
lunes, 07 de mayo de 2012

Diktadura erori zenetik 37 urte igaro arren, gaurko estatu aparatu espainiarrean herentzia frankista hedatua dago, eta oso sakona da. Monarkia da honen adibide agerikoena. Ezin dezakegu ahaztu Francok berak jarri zuela Juan Carlos tronuan, honek Mugimenduaren printzipioak zin egin eta gero. Baina ez da kontua hor geratzen. Logikoki, frankismo garaian karguak izan zituzten asko dagoeneko ez daude. Denborak aurrera jarraitzen du, frankistak ere hiltzen dira, baina beren seme-alabak, bilobak, bizirik jarraitzen dute. Ikus ditzagun adibide batzuk:

Modificado el ( martes, 08 de mayo de 2012 )
 
Hauteskundeak Grezian: krisi ekonomiko eta soziala sakontzen ari da
Escrito por Santiago Freire. Maiatzak 04.   
viernes, 04 de mayo de 2012

Greziar gehienek bizi duten miseriaren aurpegi gogorrena pasa den apirilaren 4an ikusi zen. Egun hartan Dimitris Christoulasek bere buruaz beste egin zuen greziar parlamentuaren aurrean zorretan itota zegoelako eta bizimodu duina izaten laguntzen ez zion pentsioa zuelako. Ez zen kasu bakarra izan: hurrengo egunean Kretan beste langile batek, aita zen eta langabezian zegoen, bere buruaz beste egin zuen zorrek ez ziotelako bizitzen uzten. Hiru egunen buruan, Kavalan irakasle jubilatu batek bere buruaz beste egin zuen bere pentsioek jasandako murrizketa ikaragarriengatik. Errealitateak erakusten du azken hiru urtetan suizidioen maila baxuena izatetik, tasa bikoiztu eta Europako altuena izatera pasatu dela Grezia.

Modificado el ( viernes, 04 de mayo de 2012 )
 
Lehen itzulia Frantziako hauteskundeetan: Sarkozyren porrota eta ezkerraren gorakada
Escrito por Maria Castro. Maiatzak 4.   
viernes, 04 de mayo de 2012

Apirilaren 22an egin ziren Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian François Hollande (PSF) izan da garaile botoen %28,6arekin, eta bigarren postuan geratu da Nicolas Sarkozy (UMP) botoen %27,1ekin. 1995etik ezkerrak izan duen lehen garaipena da; gainera, lehen aldia da presidente bat bigarren aldiz presidentetzara aurkeztu eta lehen itzulia galtzen duena, eta hau Tolosako atentatuak bere mesedera erabili arren. Maiatzaren 6an bi hautagaiak bigarren itzulian izango dira, eta aurreikuspenak betetzen badira, alde handiz Hollande izango da garaile, botoen %56arekin. Sarkozyren porrota golpe gogorra izango litzateke Europako eskuinarentzat, bere figura nagusia eta herstura fiskalaren politikaren babesle handiena galduko bailuke.

Modificado el ( viernes, 04 de mayo de 2012 )
 
Hezkuntzako murrizketez hizketan Txolarre Irratian
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 03.   
jueves, 03 de mayo de 2012

Pasa den astean, astero bezala, elkarrizketa egin diote Ibon Artola Euskal Herria Sozialistako kideari. Oraingoan hezkuntzan izandako murrizketez aritu da.

 

Ondoko loturatan duzue entzungai:

 

http://www.txolarre.org/korteak2/KP%20120424%20EHSozialista.mp3

http://www.youtube.com/watch?v=YCZ5D86FYtM

 

Modificado el ( jueves, 03 de mayo de 2012 )
 
Elkarrizketa Tolosaldeko Hitzan jardunaldi antikapitalistak direla eta
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Apirilak 26.   
jueves, 26 de abril de 2012

Datorren astebururako antolatu diren jardunaldi antikapitalistak direla eta, gaurko Tolosaldeako Hitzan elkarrizketa egin diete Euskal Herria Sozialistako eta Autoeskola Antikapitalistako kideei. Hona elkarrizketa:

 
Bideoa: 68ko maiatza: gazteen eta langileen borroka iraultzailea
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Apirilak 20.   
jueves, 26 de abril de 2012

2011ko azaroan Euskal Herria Sozialistak, Ikerketa Sozialistarako Federiko Engels Fundazioaren laguntzaz, Ibaetako Kanpusean jardunaldi marxistak antolatu zituen. Azpiko loturan 68ko maiatzeko gazteen eta langileen borroka iraultzaileaz emandako hitzaldiaren bideoa ikus daiteke.

 

http://www.youtube.com/watch?v=C_XhgylD1q4&feature=relmfu

Modificado el ( jueves, 26 de abril de 2012 )
 
Bideoa: Langile mugimendua eta kapitalismoaren aurkako borroka gaur
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Apirilak 26.   
jueves, 26 de abril de 2012

2011ko azaroan Euskal Herria Sozialistak, Ikerketa Sozialistarako Federiko Engels Fundazioaren laguntzaz, Ibaetako Kanpusean jardunaldi marxistak antolatu zituen. Azpiko loturan langile mugimendua eta kapitalismoaren aurkako borrokaz emandako hitzaldiaren bideoa ikus daiteke.

 

http://www.youtube.com/watch?v=BDYqf5tRQPY&feature=relmfu

Modificado el ( jueves, 26 de abril de 2012 )
 
Bideoa: Martxoaren 3a Gasteizen eta Trantsizioa (gazteleraz)
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Apirilak 26.   
jueves, 26 de abril de 2012

2011ko azaroan Euskal Herria Sozialistak, Ikerketa Sozialistarako Federiko Engels Fundazioaren laguntzaz, Ibaetako Kanpusean jardunaldi marxistak antolatu zituen. Azpiko loturan Martxoaren 3a Gasteizen eta Trantsizioaz emandako hitzaldiaren bideoa ikus daiteke.

 

http://www.youtube.com/watch?v=Sjc6asu9SOY&feature=relmfu

Modificado el ( jueves, 26 de abril de 2012 )
 
Bideoa: II. Errepublika, gerra zibila eta langile iraultza (gazteleraz)
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Apirilak 26.   
jueves, 26 de abril de 2012

2011ko azaroan Euskal Herria Sozialistak, Ikerketa Sozialistarako Federiko Engels Fundazioaren laguntzaz, Ibaetako Kanpusean jardunaldi marxistak antolatu zituen. Azpiko loturan II. Errepublikaz, gerra zibilaz eta langile iraultzaz emandako hitzaldiaren bideoa ikus daiteke.

 

http://www.youtube.com/watch?v=D5jbTY8W-bY

Modificado el ( jueves, 26 de abril de 2012 )
 
BATZAR OROKORRA: Maiatzaren 3an 15:30tan FIHEZI 1.7 gelan
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Apirilak 24.   
martes, 24 de abril de 2012

Euskal Herria Sozialista, Ikasle Abertzaleak, Gazte independentistak eta Ikasle Batasunak Donostiako Ibaetako unibertsitatean deitutako batzar orokorraren eskuorria.

Modificado el ( martes, 08 de mayo de 2012 )
 
BILERA IREKIAK Gasteizen eta Ordizian
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Apirilak 24.   
martes, 24 de abril de 2012

GAIA: M-29aren balantzea eta borrokaren jarraipena

 

GASTEIZ: Apirilak 25 asteazkenean 19:00etan, unibertsitateko Letren Fakultateko 005 gelan

ORDIZIA: Apirilak 26 ostegunean 17:00etan, herriko gaztetxean

Modificado el ( martes, 24 de abril de 2012 )
 
NAZIO MAILAKO I. JARDUNALDI ANTIKAPITALISTAK
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Apirilak 23.   
lunes, 23 de abril de 2012

Euskal Herriko nazio mailako Jardunaldi Antikapitalistak errealitate bat dira jadanik, apirilak 28 eta 29an burutuko dira Bilbon (Bilboko Ekoetxean, alde zaharrean).

Modificado el ( martes, 08 de mayo de 2012 )
 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 1 - 20 de 826
 

Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla helbidera. Urteko harpidetzak (6 aldizkari) 10 euro balio du. Lagundu zure harpidetzarekin sozialismoaren aldeko ideiak defendatzen!